Zerbitzuak

Eskola errefortzua

Eskola errefortzua

Ikasteak ez du esan nahi liburuan dagoena hitzez hitz errepikatzea, ulertu gabe eta buruz oroitzea.

Guretzako beharrezkoa da umeek autonomia, ikasteko teknikak eta beraien ikaskuntza zailtasunei aurre egiteko behar dituzten gaitasunak lortzea. Honegatik, gure helburu nagusia gaitasun hauek lortzen laguntzea izango da. Kasu askotan, zailtasunak oinarrizko kontzetuak ondo ez ulertzean edo barneratzetik etortzen dira. Horregatik, praktikak dago gakoa. Dena errazagoa da ikuspegi egoki bat duzunean. Eta eskola emaitzak ulermen orokor honetatik onurak lortzen dituzte. Beti ez da erraza eskolako edo instituko ikasgaiak gainditzea eta are gutxiago ikasteko zailtasunen bat duzunean, adibidez dislexia edo arreta gabezia. Ikasle batzuk errefortzu berezi bat behar dute eta irakaslea beraien ondoan egonda gauzak modu pertsonalizatuago batean azaltzea. Gure eskola errefortzuetan edo ikasketa klubean edo tailerretan ume bakoitzan bakarkako jarraipen bat izango du eta bere ikasgaiak hobeto ulertzeko behar duen material guztiak eskura izango dute. Bakoitzaren beharrei egokitutako klaseak dira, ikasketa azkarrago eta erankorrago bati laguntzen diote

Eskola errefortzuak umeearen edo eta familiaren beharren arabera alda daitezke, edo eskolaren arabera ere. Horregatik aukera ezberdinak ematen ditugu:

  • Esku-hartzea ikasketa zailtasuntean: Ikasketa zailtasun ezberdinak landuko dira, dislexia, tdah, diskalkulia, etab. Helburu nagusia, bideratu, orientatu edo eta beraien hezkuntza beharrak lantzea izango da, daukaten mailan kontuan artuz. Eskolarekin harreman zuzena mantenduz, denok bide berdina jarraitzeko, horrela eskolan umeak bete behar dituen helburu akademikoak lortuko ahal izateko .
  • Errefortzu hau talde txikietan emango da(gehienez 3 pertsona): errepaso klaseak, etxeko lanekin laguntza, sostegua eta motibazioa emango zaie umeei. Zure umeeak ahalik eta hezkuntza sostengu onena merezi du , irakasle espezializatu batek bakarrik eman dakiokeena. Gurekin zure umeek klaseak azaldutako ulertuko dute, etxeko lanak egunean eginda eramango dituzte eta edozein azterketarako prestuta egongo dira, ikasketerako motibazio irabaziko du, ikasgai bat edo batzuekin eduki ditzakeen zailtasunak gaindituko ditu eta bera ikasketa zailtasunak honetu egingo dira. Zerbitzu hau ia bakarkakoa izango da gehienez 3 ikasle egongo dira profesional bakoitzako.
  • Ikasketan kluba: Hezkuntza arlotik eta ikaskatea zailtasunetatik urruntzen den zerbitzua da. Beraien egunerokoan arrazoi ezberidnengatik(hizkuntza, ekonimikoak, denbora,...) umeei etxekolanek egiten lagundu ezin dieten familiei zuzendua dago. Gure ustez edozein umeek hezkuntza mailan euskarri bat izateko aukera merezi du edozein dela bere egoera eta ikasketen kluba horretarako sortzen da.

Zertan ezberdintzen da bakakako errefortzutik ?Talde handiagoak dira 10 umee profesionak batekin. Bertan etxeko txikienak etxeko lanak egiteko aukera izango dute eta eskolako zalantzak argitzeko. Gure helburua umeak animatu, lagundu eta bideratzea izango da.

  • Ikasteko teknikak: Ikaskuntza prozesuan dauden pertsonei zuzenduta dago. batez ere eskola prozesuan dauden ume eta gazteei zuzendua dago. Programa honekin gure helburua ikaskuntza prozesua ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko lanabesak ematea da.
  • Inglesa: Azkeneko urteetan eskola errefortzuan ingelesa beste era batera lantzeko beharra nabaritu dugu. Bigarren hezkuntzako gazteek hizkuntza honekin zailtasun zehatz batzuk izan ditzaketenez beharrezko ikusten dugu hau landu eta oinarri sendo bat izatea. Gaur egungo gizartean ia beharrezko hizkuntza biurtu delako.

Hori aurrera eramateko 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako klaseak antolatu ditugu. Astean bi orduko saiak izango lirateke. Bertan, ikasleak ulermena( irakurketan, entzunezkoan eta idatzian) landuko dute ariketa ezberdinen bidez, gramatika ,hiztegia etab-ekin batera. Ariketak bere mailaren araberakoak izango dira eta maila linguistiko egoki bat lortzeko helburuarekin. Gainera, beren eskolako lanekin dauzkaten zalantzak ebazteko gunea ere izango daiteke.

  • Zerbitzu hau astearte eta ostegunetan emango da 19:30-20:30, gutxienez 3 pertsonako taldeak izango dira eta profesional aditu baten laguntza izango dut

Adi ...

Udaleku irekiak

Umeen eskolan jai duten garaietan gehien eskaintzen dugun zerbitzua da: Gabonetan, aste santuan, udan(Ekaina, Uztaila eta Abuztuan).

Urtebetetze festak

Zure seme-alabaren urtebetzea da eta zerbait berezia egin nahi duzu? Urtebetetze festa ezberdinak eskaintzetik sortu zen ideia hau, tematika zehatz bati lotuak.

Hezkuntza tailerrak

Gabinete barruan naiz kanpoan hezkuntza tailerrak eskaintzeko aukera dugu, eskola zentru edo elkarteei bideratuta dago Eskaintzen ditugun tailerrak gai tematiko zehatzak lantzeko aukera ematen du.

Denak ezberdinak gara, gure gaitasun eta behar bereziekin.

Ezberdina izatea ez da gutxiago izatea, baizik eta gaitasun horiek behar bereziak izatea. Gure biharko ulermenaren muga bakarra gaurko zalantzak dira, ez utzi zure zalantzak zure hazkuntza eta ibilbidea mugatzen.

Amets Gabinete Pedagogikoa

Dificultades de aprendizaje - Refuerzo escolar - Talleres y ludoteca
Ikaskuntza zailtasunak - Eskola errefortzua - Tailerrak eta ludoteka

Amets Gabinete Pedagogikoa
Serapio Mujika 18 Bajo
20016 San Sebastián / Donostia

Teléfonos: 943116036 o 659771687
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
www.ametsgabinetepedagogikoa.com

L a V de 10H a 13H y de 15H30 a 20H
Sábados de 9H a 13H
PEDIR CITA PREVIA

Diseño web by 3WS