Zerbitzuak

Ikaskuntza zailtasunak

Ikaskuntza zailtasunak

Zer esan nahi du ikaskuntzarako zailtasunak izatea?

Modu ezberdinera defini badaiteke ere beti ondorio berdinetara iritsiko ginateke. Esan genezake hezkuntza formal egoki bat jasota, baliabide tekniko eta profesional egokiak izanda, ikaslearen aldetik ahalegin nahikoa jarrita, arreta mantenduz memorizatzeko eta ikaskuntza praktika aurrera eramateko zailtasun esangarririk gabe, ikasgelara joanaz eta ikasteko jarrera positibo bat mantenduaz, errendimendu akademiko egoki batera ez iristea izango litzateke ikaskuntzarako zailtasunak edukitzea.

Honegatik, ikaskuntzarako zailtasunak daukaten umeen gehiengoak eskola porrota jasaten bukatzen dute, hau da, maila akademiko konkretu bakoitzarentzat jartzen diren helburu kurrikularrak betetzeko ezgaitasuna.

Ikaste zailtasunak

Haur guztiek ez dute era berean edo erritmo berdinean ikasten. Izan ere, ikaste prozesu desberdin hauek sortzen duten aniztasunean ikaste zailtasun desberdinak aurkitu ditzakegu, ikasleei kalte handia egin ditzakeenak. Besteak beste, ikaste zailtasunak eskola porrotaren sorburua izan daiteke. Zailtasun hauek ikasleengan eragin haundia izan dezake behar bezala ez badira tratatzen.

Gure zentroan aurkitzen eta tratatzen ditugun ikaste zailtasunak, honako hauek dira:

  • Dislexia: irakurketa prozesuak lortzeko zailtasunak.
  • Disortografia: ortografikoko era zuzenean idazteko zailtasunak.
  • Disgrafia: era argia eta txukunean idazteko zailtasunak.
  • TDAH: ikasketa zailtasuna ez izan arren, ikasketa prozesuetan eragin zuzena duten zailtasunak izaten dituzte ikasle hauek, arretan, mugimenduan eta inpulsibitatea, hain zuzen ere.

Zailtasun desberdin hauen aniztasuna dela eta, ikasleak dituen zailtasunak aurkitzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Era honetan, ikasleak dituen indarguneak eta ahulguneak, ezagutuz eskuhartze egokitzeko aukera izango dugu.

Hori dela eta, oso garrantzitsua izango da zailtasunen diagnostikoa egitea eta ikaslearen indarguneak aurkitzea bere ikaste prozesua askoz ere errazago egiteko eta bere ahulguneak, zailtasunen abiapuntua zein den jakiteko.

Amets Gabinete Pedagogikoan egiten dugun diagnostikoak edo ebaluaketak ikasleak dituen ikaste beharrak aztertzeko helburua du. Honek, honako informazioa emango digu:

  • Ikaslearen indarguneak, hau da, ikaslea nabarmentzen den horretan oinarrituko gara era desberdin batean ikasi dezan.
  • Ikaslearen ahulguneak bere zailtasunak ezagutzeko.

Esku-hartzea

Esan bezala, ikaste zailtasunak zenbait arazo emozional edo eskola porrotaren atzean daude. Hori dela eta, beharrezkoa izango da ume edo nerabeak ikasteko duen era ezagutzea eta horren inguruan eskuhartze egokiena diseinatzea zailtasunak gainditzeko eta, era berean, akademikoki eta emozionalki hobetzeko.

Amets Gabinete Pedagogikoan hori egiten saiatzen gara gure ume eta nerabe guztiekin. Bakoitzari proposatutako eskuhartzean banakoa izatea bakoitzaren ikasteko erara egokitu ahal izateko.

Amets Gabinetetik eskuhartze prozesu ezberdinak eskaintzen ditugu umeak dauzan ikasketa edo jarrera jokaerak ezberdinak kontuan artuz:

Umearen garapen pertsonalerako bakarkako plana:

Umearen garapenerako bakarkako plan honek umeeak, gurasoak, eskolak emandako informazioarekin umearen jokaera, emozional edo eta eskola beharra asetzea zuzendutako plana da. Guk zuzenan diagnostikoa egin ezean, gurasoekin bilera bat egingo da lehenik, ahalik eta informazio gehien lortu eta diagnostikoari buruz hitz eta umearen beharrei lotutako plan bat bideratzen hasteko.

Bakarko esku-hartzearen jarraipena:

Behin bakarkako plana osatuta eta gurasoen onespenarekin esku-hartzeari hasiera emango zaio, bai umearekin eta baita familiarekin ere. Saioen luzapena edo kantitatea umearen beharren araberako izango da, eta behin informazio guztia edukitzean zehaztuko da, naiz eta hau alda daitekeen kasu bakotzaren eboluzioaren arabera.

Esku-hartzearen sostengua: saio bakoitzaz gurasoei informazioa pasako zaie, saioak honelakoak izan daitezke:

  • Umeekin bakarka edo talde txikitako saioak errefortzu edo hezkuntza laguntza emateko: beraiek eduki ditzaketen zaitansunei aurre egiteko edota hobetzeko errekurtso eta herramientak emago dizkiegu umeei, bai arlo pertsonalean bai hezkuntza arloan. Bi ordu izaten dira astean, eta tutore eta eskolako iralaskeekin eta gurasoekin bilerak egiten dira.
  • Banakako saioa ama eta aitekin: Ikasketa zailtasunak dauzkan umea bat heztearen lanean gidatzen zaie.
  • Etxean tratamendua: arrazoi ezberdinengatik etxean aholkularitza behar duten familiei zuzendutako zerbitzua da. Bai familia barruan sortzen diren gatazka zehatzei erantzuna emateko. Baita ikasterako momentuan esku-hartze zuzena eginez pautak emanez

Adi ...

Udaleku irekiak

Umeen eskolan jai duten garaietan gehien eskaintzen dugun zerbitzua da: Gabonetan, aste santuan, udan(Ekaina, Uztaila eta Abuztuan).

Urtebetetze festak

Zure seme-alabaren urtebetzea da eta zerbait berezia egin nahi duzu? Urtebetetze festa ezberdinak eskaintzetik sortu zen ideia hau, tematika zehatz bati lotuak.

Hezkuntza tailerrak

Gabinete barruan naiz kanpoan hezkuntza tailerrak eskaintzeko aukera dugu, eskola zentru edo elkarteei bideratuta dago Eskaintzen ditugun tailerrak gai tematiko zehatzak lantzeko aukera ematen du.

Denak ezberdinak gara, gure gaitasun eta behar bereziekin.

Ezberdina izatea ez da gutxiago izatea, baizik eta gaitasun horiek behar bereziak izatea. Gure biharko ulermenaren muga bakarra gaurko zalantzak dira, ez utzi zure zalantzak zure hazkuntza eta ibilbidea mugatzen.

Amets Gabinete Pedagogikoa

Dificultades de aprendizaje - Refuerzo escolar - Talleres y ludoteca
Ikaskuntza zailtasunak - Eskola errefortzua - Tailerrak eta ludoteka

Amets Gabinete Pedagogikoa
Serapio Mujika 18 Bajo
20016 San Sebastián / Donostia

Teléfonos: 943116036 o 659771687
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
www.ametsgabinetepedagogikoa.com

L a V de 10H a 13H y de 15H30 a 20H
Sábados de 9H a 13H
PEDIR CITA PREVIA

Diseño web by 3WS